Datos sobre usuarios
Total Members : 64Members Online : 0
This Month : 0 Registers
| Designed by: |
|
Zaldia etxean dutenentzako eta zaldiz ibiltzeko era edo heziketa hobetu nahi dutenentzako irtenbidea da. Beraiengan pentsatuz, animaliaren urtean hilabete bat edo biko egonaldiak barneratzen dituen plan bat sortu dugu. Zaldiaren ebaluazioa eta zaldizkoaren beharrak. Egokitzapenerako beharrezko egunen ondore, zaldia pistako lanean hasiko da non bere jarrera eta xaldizkoarekin ibiltzeko duen era aztertuko diren. Prozesu honetan, heziketa intentsiboko hogei klaseetarako helburuak zehaztuko dira. Nire zaldia eskolan. Eskolan asteko egun guztietan bisitatua izan daiteke. Titularrak edo honek izendatutako beste norbaitek bost klase izando ditu asteko, egonaldiak iraungo duen hogeitahamar egunetan zehar. Denbora tarte honetan mendi irteeretan, zalditegian edo garbitasun eta prestaketan sortutako arazo, beldar, duda, erresistentzia etabarren bilakaera ikusi ahal izando da. Zelai Alai-n emango den heziketa edozein mailatara egokitzen da, zaldizkoari bere zaldiaren ezagutza eta maneiua, zein biek ekitazio seguru eta dibertigarriaz gozatzeko beharrezko tekniketan lagunduz. Behin etxean… Heziketa aldia bukatu ondoren, modalitate honetako ikasleek aholkuak eta etxean egindako lanaren ikuskapena eska ditzakete, izan ere irakasleak zaldia zein zaldizkoa ezagutzen ditu. Asteburu edo egun solteetako egonaldiak ere egin ahalko dituzte gai zehatzak lantzeko. |